XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizk./ Gip./ Lap./ Zub./ Logikaz.

Campionek zera esango du: .

Berdin guk ere, Campionen bideari jarraituz, ondorengo hau gehitu beharra: Izenordeek ere -EK hartzen dute pluralerako: zuEK, beurEK, eurEK... eta abar.

3.4.2. Van Eys-ek
Bonaparteren bidetik jarraitzen du: Pazienterako GIZONAK= GIZON-A-K osotzen den bezala, Ergatiborako beste -K- bat gehitu behar zaio: GIZON-a-k-K, edo ta GIZON-a-k-eK.

Zchuchardt ere bide honetatik abiatzen da.

Hipotesis honen arabera, izenaren plural formak gutxienez hiru izan daitekez, demostratibo-artikulua izenean sartzerakoan (edo atzizkitutzerakoan) aurkitzen zen eboluzio mailaren arabera.

3.4.3. Gavel-ek jarritako hipotesisa
Ikusirik alde batetik -G amaieran gogortuz -K bihurtu ohi dela, Gavel-ek uste du GIZONAKEK, GIZONAKI eta abar, GizonaGek, gizonaGi, etab, izan daitezkela.

Bestalde, baita Albert Leon-ek ere nominatibo pluraleko -AK, -AGA atzizki ugarigilearekin lotzen du.

Horregaitik, azken baten, Gavel-ek 1929ean -AG nominatibo pluralerako marka bezala jotzen du, eta honeko kuadro hau proposatzen: (...).